Konpostaje komunitarioaren gaineko ikastaroa gatzagarrendako

Mirari Altube Arrese 2012ko irailaren 28a

Bi konpostagailu komunitario jartzeko asmoa dauka Udalak herrian, hondakin organikoak jasotzeko. Eta konpostagailu horiek zertarako diren eta zelan erabili jakinarazteko ikastaroa antolatu du. Urriaren 4an, eguena, egingo dute mankomunitatearen egoitzan, Arrasaten, (09:00) eta bost orduko saioa izango da. Izena aurrez eman behar dute herritarrek udaletxera deituta –943 71 47 46–; gaur da azken eguna.

Bi konpostagailu horiek azaro ingururako jarri gura dituzte; bata, Errosario kaleko aparkalekuan, 3.700 metro kubikokoa; eta bestea, behean, argindarraren etxetxoaren alboan, 4.000-5.000 metro kubikokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak