Hondakinen gaineko erakusketa dago gaurtik domekara plazan

Mirari Altube Arrese 2012ko uztailaren 27a

Hondakinen prebentziorako kanpaina dabil egiten Debagoieneko mankomunitatea herriz herri, eta gaur Gatzagara iritsiko da. Hondakinen gaineko erakusketa egongo da domekara bitartean San Migel plazan.

Dagoeneko Oñatin, Bergaran eta Arrasaten egon da erakusketa hori, eta helburua da prebentzioan eta birziklatzean aurrerapausoak ematea. Erakusketa oso bisuala da eta hiru gunek osatzen dute: batean, debagoiendarrok sortutako hondakin kopurua agertzen da; bestean, Antzuolako kopuruak azaltzen dira, lor daitekeenaren erakusgarri; eta hirugarrenean, hondakinak ez direla zaborra azaltzen dute eta gaika biltzearen onurak gogorarazi.

Konpostaren alde

Gatzagako Udalak konpostaren alde egin du eta dagoeneko jakinarazi diete herritarrei bi konpostagailu handi jarriko dituztela. Era berean, baserritarrak ere konposta egitera bultzatu gura dituzte. Hain zuzen, mankomunitatea 2005az geroztik dabil banatzen konpostagailuak eta Gatzagara 18 iritsi dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak