Aurtengo edizioan, hamabi ardo izan ziren dastatzeko, lau ataletan banatuta: hiru ardo zuri (Carrasviñas Blanco, Albariño Pionero 2024 eta Ultreia), hiru munduko ardo beltz (Pruno 19, Hermanos Lurton eta Pizarras y Esquistos), hiru Euskal Herriko ardo beltz (Primicia 2021, Seleccion Luis R 20 eta Vallobera Crianza) eta hiru ardo berezi (Moscato Pontevecchio, Protos Clarete eta Oremus Mandolas). Oro har, ardoek harrera ona izan zutela eta dastatzaileen gustukoak izan zirela azaldu du Edorta Barandiaranek, Atxorrotx Kultura Elkarteko kideak. "Pozik gaude ardo-dastatzeak izan duen harrerarekin. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, karpa lagungarria izan zen, eta jende ugari bildu zen bertan; beraz, parte-hartzea oso ona izan zen".
Ardo zuriaren kontsumoa beltza baina handiagoa
Beste urte batzuetan ez bezala, aurten ardo zuriaren kontsumoa beltzarena baino handiagoa izan dela nabarmendu dute antolatzaileek. Barandiaranek azaldu duenez, "ardo zuriaren kontsumoa nabarmen handiagoa izan zen, hainbat ardo mota dastatzeko aukera egon baitzen: moskatela, verdejoa eta albariñoa, besteak beste. Aurten, bereziki nabarmena izan da ardo mota batzuen eta besteen arteko kontsumo-aldea".
Horrez gain, Kroketxeako 400 kroketa ere jarri zituzten salgai, urdaiazpikozkoak eta onddozkoak, eta guzti-guztiak saldu ziren.
Azkenik, Eskoriatzako txistulariek ere giroa alaitu zuten ekitaldian. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete haiei ere, egindako ekarpenagatik eta parte-hartzeagatik.