'Beldi eta gaueko beste piztia batzuk' kontaketa Gaba Baltzari hasiera emateko

Imanol Beloki Unamuno

Dorleta Kortazar Beldiren ipuin kontaketa egiten, Bibliotekan.

Atzo, eguena, Dorleta Kortazar ipuin kontalari eskoriatzarrak 4 urtetik aurrerakoentzako ipuin kontaketa egin zuen bibliotekan. Beldi, eta gaueko beste piztia batzuk ipuina irakurri zuen, eta, haur ugari bildu zituen irakurketak, Eskoriatzako Gaba Baltza jaialdirako sortutako pertsonaiaren –beldur harrapakarixa– ipuina entzuteko.

Beldi, beldur harrapakarixa da. Mendian bizi da, ezagutzen ez dugun Eskoriatzako kobazulo batean. Pozik bizi da bertan, baina Beldi desiratzen dago herrira jaitsi eta lagun berriak egiteko. Baina arazo txiki bat dauka: haurrak beldurtu egiten dira bera ikusten dutenean. Ondorioz, ezin du nahi duen adiskidetasuna lortu. Beldik zeregin berezia du: haurren eta helduen beldurrak biltzea eta, ondoren, erretzea. Horrela, beldurrei aurre egiteko eta haiek sinbolikoki atzean uzteko aukera eskaintzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak