Eguenean jakinarazi zuen San Pedro eta Intxaurtxuetako Bizilagun Elkarteak San Pedro Txikiak bertan behera utzi behar zituztela, auzotar eta elkarteko kide baten heriotzaren ondorioz. Orain, bizilagun elkarteak jakinarazi du domekan, 20:30ean, minutu bateko isilunea egingo dutela Intxaurtxueta Plazan, hil berri den auzotarraren omenez. Herritarrei ekimenean parte hartzera gonbidatu diete elkarteko kideek.