Espetxe-araudiraren 100.2 artikuluan oinarrituta onartu dio erdi-askatasuna Justizia Sailak. Sail horretako iturriek gogorarazi dutenez, espetxe-araudiaren artikulu hori ematea lan- edo boluntariotza-jarduerak egiteko plan baten baldintzapean dago. Artikulua onartuta, Iparragirrek astelehenetik ostiralera izango du espetxetik irteteko aukera, lan horiek egiteko; gauak eta asteburuak kartzelan igaro beharko ditu.