Marixol Iparragirre euskal presoari espetxera itzultzeko agindu diote, epaileak erdi-askatasuna ukatu ostean

Julen Murua Mesonero 2026ko apirilaren 22a

Hilabete besterik ez du egin eskoriatzarrak erdi-askatasunean.

Joan den martxoaren 23an, Espetxe araudiaren 100.2 artikulua aplikatu eta erdi-askatasuna eman zion Eusko Jaurlaritzak Marixol Iparragirre ETAko buruzagi ohiari.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak txostena egin behar izan zuen orduan (ez zen loteslea), eta behin betiko erabakia Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren eskutan geratu zen. Bada, orain, epaileak ukatu egin dio Iparragirreri erdi-askatasuna, eta espetxera itzultzeko agindu.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak