Marixol Iparragirre ETAko presoari erdi-askatasuna eman diote

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 23a

Marixol Iparragirreren aldeko mendi martxa 2024ko azaroan.

Marixol Iparragirre ETAko presoari Espetxe-erregimeneko 100.2 artikulua aplikatu eta erdi-askatasuneko erregimenean sartuko da astelehenetik egubakoitzera bitartean; espetxera –Martutenera–itzuliko da lo egitera.

Eusko Jaurlaritzak erdi-askatasuneko erregimena eman dio Marixol Iparragirre ETAko buruzagi ohiari,  Espetxe araudiaren 100.2 artikulua aplikatuta. Gaur, martxoaren 23an sartuko da indarrean erregimen aldaketa.

Ez da hirugarren gradu bat; erregimen honek zigorraren zati handi bat beteta duten presoentzat irteera progresiboko tarteko formula bat eskaintzen du. Presoak astelehenetik egubakoitzera irten eta lo egiteko itzuli behar du. Horretarako, betebehar plan zehatza aurkeztu behar dute, lan edo boluntariotza-lanak egingo dituztela eta horien ordutegiak beteko dituztela bermatuz.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak txostena egin beharko du orain (ez da loteslea), eta behin betiko erabakia Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak hartu beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak