Debagoienako Eskola Publikoaren jaira bertaratzeko autobus zerbitzu berezia jarriko dute

Hasier Larrea 2026ko apirilaren 13a

Zapatu honetan, hilak 18, Eskoriatzan ospatuko den Debagoieneko Eskola Publikoaren jaiaren bigarren edizioa dela eta, Lurraldebusen zerbitzu berezia jarriko du Aldundiaren Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde
Antolaketako Departamentuak, Bergaratik abiatuta. 

Debagoiendarrek Eskola Publikoaren festaz "modu jasangarri, eroso eta seguruan" gozatu ahal izan dezaten, autobus zerbitzu bereziak egongo dira Bergara eta Eskoriatza artean, apirilaren 18ko egun osoan zehar. Bergaratik Eskoriatzarako autobusak 10:15ean, 11:15ean eta 12:15ean irtengo dira, eta itzulerakoak, ostera, 18:25ean, 19:25ean eta 20:25ean. Gainera, egun horretan DG10 (Bergara - Arrasate - Aretxabaleta – Eskoriatza) linearen zerbitzuak ere indartuko dira, bidaiarien eskariaren arabera.

Ordutegiak Lurraldebuseko webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 30 03 40 telefonoan kontsultatu ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak