Eskoriatzako Udalaren "gaitzespen irmoa" asteburuan erre dituzten hamar edukiontzien aurrean

Imanol Beloki Unamuno 2026ko otsailaren 11

Dorleta auzoan, fakultate alboko edukiontziak erreta. Argazkia: Oscar Escribano 'Txapel'

Joan den asteburuan hamar edukiontzi erre zituzten, eta, ekintza hori gaitzetsi du Eskoriatzako Udalak. Kalte ekonomikoa zenbatekoa den azaltzeaz batera, horrelako jarrerek ez dutela lekurik Eskoriatzan azaldu dute Udaletik. 

Guztira, herriko hamar edukiontzi erre zituzten joan den asteburuan.  Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatearen alboan, Dorleta auzoan dauden edukiontziak edo Olazarren, Sorautz baserri alboan dauden edukiontziak, esaterako.

Eskoriatzako Olazar auzoko edukiontziak erreta. Argazkia: Oscar Escribano 'Txapel'

Hori horrela, Eskoriatzako Udalak asteburu honetan herrian gertatutako bandalismo ekintzak salatu eta gaitzetsi nahi ditu jendaurrean. "Guztira 10 edukiontzi erre dira, eta ekintza onartezin hauek herriari eragindako kalte ekonomikoa 13.615,77 eurokoa da. Atsekabe handiz jaso dugu albiste hau. Horrelako jarrerek ez dute lekurik gure herrian;
ez dira errespetuzkoak, ez dute elkarbizitza sustatzen eta, azken finean, gure
komunitatea ahultzen dute", azaldu dute Udal gobernuko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak