Batxilergora begira adar zientifikoa edo humanistikoa aukeratzeko unean egonda, gertutik ezagutu zuten, Itziar Epelde, Irene Amantegi eta Itziar Belategi zientzialariren eskutik, adar zientifikoak ematen dituen lanpostu aukerak. Ikastolako ikasle neskak iritsi zirenean, ongi etorria egin zioten Lorena Martinezi. Ondoren, Fagor Automation ezagutu zuten, zortziko lau multzotan banatuta, eta zientziak izan ditzakeen ibilbide ezberdinak ezagutuz. Bisitak eman die zer pentsatua Almeneko ikasleei etorkizunera begira jarraituko duten ibilbideaz.