Eskoriatzako Korrika batzordea eratuta, lanerako prest

Imanol Beloki Unamuno 2026ko urtarrilaren 28a

Eskoriatzako Korrika batzordearen eraketan, lehen bileran.

Aurtengo martxoaren 19tik 29ra egingo da 24. Korrika, eta Eskoriatzatik martxoaren 28ko goizaldean pasako da. Hori horrela, ordura arte eta egunean bertan ekintzak antolatzeko herri batzorde irekia eratu zuten atzo, martitzena. 

Herriko zenbait eragiletako ordezkariak batu ziren lehenengo bileran: Udal ordezkariak, Almen, Jose Arana, Luis Ezeiza, Gorosarri Dantza Taldea, Huhezi, Atxorrotx Kultura Elkartea eta Olazar erretiratu elkartea.

Hamabost egun barru bigarren bilera

Batzordea irekia izanda, herriko bestelako eragile eta norbanakoek ateak irekita dituztela ere nabarmendu dute Eskoriatza batzordetik. Hori horrela, hamabost egun barru bigarren bilera egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak