Askotariko zaborrak atera dituzte errekatik Eskoriatzan

Koldo Zubia Salas 2025eko urriaren 18a

Hainbat lagun elkartu dira Eskoriatzan Errekak Bizi Auzolanarekin bat egiteko. Herriko Plazatik irten ostean, Santamaña plaza inguruan aritu dira garbiketa lanetan. Bi taldetan banatu, eta, batzuek, Deba ibaian gora jo dute, besteak aldiz, beherantz joan dira. Zabor poltsa ugari atera dituzte guztien artean eta lanak amaitu ondoren, Luntx gozo bat izan dute zain indarrak berreskuratzeko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak