Xixilio Agirianoren laguntzarekin, iturburuen inguruko ibilbide gidatua, domekan

Imanol Beloki Unamuno 2025eko urriaren 10a

Eskoriatzako Aste Berdearen barruan, iturburuak ezagutzeko eta babesteko helburuarekin, aukera paregabea izango da domeka honetan, Karoi baserriko Xixilio Agirianoren eskutik. Gainera, iturburuez gain, Xixiliok tokiko toponimia aberatsa ere erakutsiko du: herriaren tradizio eta bizimoduekin oso lotuta dauden eta belaunaldiak markatu dituzten antzinako izenak.

Goizeko 09:00etan Fernando Eskoriatza plazan elkartu eta Karoi baserrira abiatuko da irteerara animatzen diren herritarrak. Luzera ezberdineko ibilbideak egiteko aukera dago eta elkartzen direnen artean erabakiko dute zein izan daitekeen egokiena.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak