Hamalau bikote arituko dira buruz burukoan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko eka. 20a, 11:00

Iaz, Kontzejupe Pilota Txapelketako partidu bat jokatzen.

Kontzejupe Pilota Txapelketak iaz bete zituen bi hamarkada, baina, izaten duen harrera eta giro ona aprobetxatuta, beste urte batez antolatu dute Atxorrotx Kultura Elkarteko kideek. Zapatuan 10:00etan ekingo diote aurtengo txapelketari.

Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatuta, 16 urtetik gorakoei zuzendutako pilota txapelketa berezia jokatuko da, beste urte batez, Eskoriatzako udaletxeko arkupeetan, kontzejupean, zapatu honetan. Aurtengoa hogeita batgarren edizioa izango da, eta, bikoteka, buruz buru, 25 tantora jokatuko dituzte partiduak parte-hartzaileek.

Baldintzak

Iaz, hamabi bikote aritu ziren, eta aurten, berriz, hamalau bikote izango dira txapelketan parte hartzen, bi bikote gehiago; horietako bat, bi emakumezkok osatutakoa. Hala ere, denborak neurtzen saiatuko dira antolatzaileak, eta goizean eta arratsaldean jokatu beharrekoak ondo banatuko dituzte, lehiaketa oso berandu bukatu ez dadin.

Horrekin batera, jokalari guztiei ohiko joko-baldintzak azalduko dizkiete txapelketa aurretik, lehiaketan eztabaidak eta zalantzak ekiditeko. Bestalde, bikote bakoitzeko gutxienez jokalari batek eskoriatzarra izan beharko duela azpimarratu dute, azken edizioetan moduan, eta, horrekin batera, bi federatuk ezin izango dute batera jokatu; gehienez, bikoteko federatu bakarra. Atzo, eguena, egin zituzten egunera begirako partiduen zozketak, eta, beraz, bikoteak jokatzeko prest izango dira bihar. Txapelketaren amaieran, parte-hartzaileek Apotzagako Auzo-Etxe elkartean afalduko dute.

Tituluari eutsi nahian

Iaz, Oier Urrutia eta Iñaki Santamaria izan ziren txapelketako garaileak, Jon Lucerok eta Aitor Oyonek osatutako bikoteari 25- 17 irabazita. Iazko garaipenari eutsi nahi dio bikote eskoriatzarrak, eta, horretarako, kontzejupean entrenatzen aritu dira Urrutia eta Santamaria. Iazko tituluari eusteko gogor lan egin beharko dutela ere badakite pilotari gazteek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak