Benjaminen mailan, bederatzi bikote lehiatu ziren. "Oso berezia izan zen ikustea bikote
guztiak Eskoriatzako eta Aretxabaletako partaide banaz osatuta zeudela. Aner Larrinaga eta Inar Isasmendi izan ziren txapeldunak finalean, Anuk Agirre eta Oier Garciaren aurka jokatuta. Zorionak biei!", adierazi dute antolatzaileek.

Alebin eta Infantiletan, berriz,honakoa izan zen emaitza: "Alebin eta infantiletan, lau bikote aritu ziren. Finalean, Itoitz Herrera eta Beñat Akixuk irabazi zieten Alain Nuño eta Iker Elkorobarrutiari. Primeran aritu ziren guztiak!".

Zapatuan, helduen txapelketa
Zapatu honetan helduen XXI. Kontzejupe Txapelketa jokatuko da, 10:00etan hasita. Bikoteka jokatuko duten pilota txapelketak ohiko baldintzak izango ditu:
- Bi federatuk ezin izango dute batera jokatu, gehienez bikoteko federatu bakarra
- Bikote bakoitzeko jokalari bat gutxienez, eskoriatzarra izan beharko da