11:00etatik 12:00etara, 2 eta 3 urte bitarteko hamabi haurrek osatutako talde bat izango da marrazki tailerrean. 12:00etatik 13:00etara, berriz, bederatzi haur egongo dira, 4 eta 5 urtekoak, nahiz eta batzuek 3 urte izan. "Izena 21 haurrek eman dute, eta oso pozik gaude izen-emate kopuruagatik. Hala, aldaketekin, bi orduko saioa ordubetean egingo dugu. Beste orduan, berriz, Ibarraundi museoko beste gela batean izango gara, jolasak, marrazkiak… egiten", adierazi du Maitane Ayalak, Tipi-tapa elkarteko kideak.
Honakoak dira haur kopuruak, urtez-urte
2023an jaiotako 1
2022an jaiotako 11
2021ean jaiotako 7
2020an jaiotako 2