Jardunaldiaren oinarria izen bereko liburuan —Tokiko hezkuntza-komunitateak saretzeko zenbait gako— jasotzen diren ideia nagusietan dago. Gogoeta egiteko balioko du jardunaldiak, eta tokiko hezkuntza-sareak sortzen lan egiten duten pertsonekin ideiak trukatzeko, hala nola ikastetxeetako zuzendariekin, irakasleekin, familiekin, udalekin eta abar. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, azaroaren 24a (igandea) baino lehen.
Mahai-ingura 09:50ean hasita
Jardunaldia 09:00etatik 13:30era bitartean izango da. Hasteko, Nagore Ipiña Fakultateko dekanoak ongietorria emango die bertaratutakoei. Ondoren, Tokiko hezkuntza-komunitateak saretzeko estrategiak eta prozesuak: esperientziak eta ikaskuntzak mahai-ingurua egingo da. Hauek izango dira parte-hartzaileak: Josu Curiel, Errenteriako Bizarain BHIko zuzendaria; Jasone Giraldo, Arrasateko Udaleko zinegotzia; Eneko Lasa, Urdanetarrak Guraso Elkarteko kidea, eta Maite Azpiazu, Oinherriko kidea eta herri-hezitzaileen prozesuen bideratzailea. Amaitzeko, hausnarketa kolektiboa egingo da.
Egitaraua
09:00 Harrera
09:15 Dekanoaren ongietorria
09:30 Sarrera: Tokiko hezkuntza-komunitateak saretzeko zenbait gako
09:50 Mahai-ingurua: Tokiko hezkuntza-komunitateak saretzeko zenbait gako: esperientziak eta ikaskuntzak
- Josu Curiel, Errenteriako Bizarain BHIko zuzendaria
- Jasone Giraldo, Arrasateko Udaleko zinegotzia
- Eneko Lasa, Urdanetarrak Guraso Elkarteko kidea
- Maite Azpiazu, Oinherriko kidea eta herri-hezitzaileen prozesuen bideratzailea
11:30 Kafea
12:00 Hausnarketa kolektiboa: ezagutza kolektiboa eraikiz
13:15 Amaiera