Hain justu, atzo ekin zioten egitarauari, Bakardadea LGTBIQ+ kolektiboan izenpean mahai ingurua izan baitzen Ibarraundi museoan, besteak beste; gaur, berriz, egun osoko programazioa dute. Elkartearen aurkezpena egin dute goizean, Concha Velasco gonbidatuta; ondoren, txaranga eta paella erraldoia izan dira. Arratsaldean, zumba saioa eta musika izango dira protagonistak.