Esnargi kooperatiba eratu du Eskoriatzako Energia Komunitateak

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ira. 27a, 11:11

Esnargi kooperatibaren aurkezpenean ateratako talde argazkia.

Eskoriatzako Energia Komunitatearen arloan lanean ari direnek, Energia Berriztagarrien Kooperatiba eratzeko erabakia hartu dute, Esnargi izenpean. Ibarraundi museoan egin zuten ekitaldia, atzo, eguena, eta aurretik interesa jarri dutenak batu ziren bertan. "Sozialki pausu garrantzitsua bat da" esanez, Eskoriatzako Energia Komunitatearen arloan lanean ari direnek, kooperatibaren nondik-norakoak izan zituzten berbagai.

Eskoriatzako Energia Komunitatearen arloan Energia Berriztagarrien Kooperatiba eratzeko erabakia hartu dute, eta batzar eratzailean Esnargi kooperatibaren baitan egingo dituztenak eta aurrera begira eman beharreko urratsak izan zituzten berbagai, besteak beste, Eskoriatzako Energia Berriztagarrien Komunitateko kideek.

Ateak zabalik

"Urtarrilean hasi genuen lanketaren emaitzetako bat Eskoriatzan Esnargi Koop. S. Kooperatiba sortzea izan da 2023an zehar herrian bilera irekiak egin ondoren gertatuko energia komunitate bat egiteko interesa eta nahikoa masa kritiko bazegoela ondorioztatu genuen. Gaur egun 42 familiek, enpresa batek eta udaletxeak komunitatean parte izateko interesa erakutsi dute. Ateak zabalik daudenez kopuru hau handitzen joango dela aurreikusten dugu", adierazi du Nestor Aranak, Esnargiko kideak.

Gaineratu duenez, formatzen eta proiektuak irudikatzen jardun dute taldekideek hilabete hauetan. "Urtarrilean talde motorra aktibatu genuen. Denbora honetan formakuntzan eta proiektuak irudikatzen aritu gara".

Eguzki plaken proiektua

Eguzki Plaken Proiektua izan da diseinatu duten proiektuetako bat. "Hasteko, eguzki plaketatik elektrizitatea ekoiztearekin hastea erabaki dugu; errentagarria izatez gain sozialki ulerterraza delako. Deialdi bat egin genuen lehen proiektu honetan interesa nork eduki dezakeen ikusteko. Interesatuen datuak jaso eta aztertu ondoren 120kW sistema bat behar dugula ondorioztatu dugu; 120 familiarentzako tamainakoa".

Fakturen aholkularitzan jarraituz

Aurrera begira etxeen birgaitzeko aukerak ere aztertzen hasi dira Goienerrekin batera RenPower europar proiektuaren barruan. Horretaz gain faktura elektronikoen aholkularitzan ere jarraituko dutela azaldu dute, "familiek zailtasun handiak bai dituzte oraindik ere fakturak ulertzeko".

Beñat Herce eskoriatzarra aurkezpenean.

Gertuko komunitatea

Komunitatea gertukoa izatea funtsezkoa dela azpimarratu dute. "COVID garaian bizilagunen arteko elkar laguntasuna, gertuko komunitateak daukan garrantziaren adibide bat izan da. Orain bi urte gasaren prezioa altu egon zenean ere herrian egindako hitzaldi eta ekintzek urte bakarrean 120 familiei lagundu genien eta 120.000euroko aurrezpena egitea lortu zela estimatzen da. Esperientzia hauek gertuko komunitatea herritarren bizitza hobetzeko tresna eraginkorra denaren bi adibide besterik ez dira".

Barne bizitza lanketa gai

Hizkuntza ezberdinak noiz eta non erabili edo genero berdintasuna izan dira landu dituzten gaietako batzuk. "Komunitate sozial bezala oso garrantzitsua da ulertua izatea eta gustura aritzea. Komunitateak inklusiboa izateko bokazioa du".

Informazioa zabaltzeko bidean

Datorren hilabetean zehar sozializazio zabalkunde handiagoa egitea aurreikusita dutela adierazi dute, eta bertan informazio gehiago pasako dutela jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak