Tipi-tapa elkarteak haurren aisialdian eragiteko ekintza egin du

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ira. 26a, 12:36

Tipi-tapa elkarteak 2024-2025eko ikasturteko bazkidetza kanpaina abian jartzeko ekitaldia egin zuen, atzo, eguaztena. Horretarako, 0-4 urte bitarteko haurren eta euren gurasoen esperimentazio gunea jarri zuten, eta material ezberdinez egindako jolasen bitartez, esperimentatu eta sortzeko gunea: area, lurra, sukalde txokoa, argi-mahaia, eraikuntza txokoa… Txatxilipurdi elkarteko kideek dinamizatutako ekintza izan zen.

"Ekintza hau aurrera atera dugu bazkide egin garenoi esker, bazkidetza batek ez dakar lokala erabiltzeko aukera bakarrik, baizik eta herriarentzat ekintzak antolatzea eta herriko haurren aisialdia bultzatzea", adierazi du Tipi-tapa elkarteko kide batek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak