Los Zopilotes Txirriaos taldearen zuzenekoa, beste urte batez

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko eka. 27a, 12:00

Los Zopilotes Txirriaos taldea kontzertua ematen, Arrasaten izan zirenean.

Nafarroako taldeak domekan emango du kontzertua, plazan, eta askotariko kontzertuak izango dira jaietan.

Musikari dagokionez, eskaintza zabala jaso du jaietako aurtengo egitarauak, eta askotariko kontzertuak izango dira Fernando Eskoriatza plazan. Duela urte batzuk herrian izan zuen arrakasta errepikatu nahian, Los Zopilotes Txirriaos taldeak hilaren 30ean emango du kontzertua, 22:00etan. Aurrez, Txosna Batzordeak eskatuta izan ziren Eskoriatzan, eta oraingoan ere euren rantxerekin dantzatzeko aukera izango da.

Mugi Panderoa taldeak ere errepikatu egingo du sanpedroetan: hilaren 28an 00:30ean izango dira. Eta Akerbeltz ere mitikoa da herriko festetan; haiek uztailaren 1ean 22:00etan egingo dute emanaldia.

Estreinakoz izango dira, berriz, London orkestrakoak Eskoriatzan. San Pedro egunean egingo dute ikuskizuna: 20:00etan lehenengo saioa eta 00:00etan hurrengoa.

Gauetan bakarrik ez, hilaren 30ean, Duo Imperial izango da, 13:15ean. Eta Kittu taldea, aldiz, uztailaren 1ean, bazkalosteko dantzaldian izango da, 16:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak