Horrekin batera, umeendako ekintza ugari izango dira jaietan. Hilaren 28an, marrazki lehiaketa, buruhandiak, kuadrillen arteko jokoak; San Pedro egunean, zirku tailerra plazan eta Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsarekin kalejira; ekainaren 30ean, umeen danborrada eta Aurkitu gabeko altxorra ikuskizuna…
Barraken prezioak
Barrakak ere izango dira, eta honako hauek dira prezioak: bidaia bat 2,5 euro, hiru bidaia 6 euro eta sei bidaia 10 euro. Uztailaren 2an, Haurren Eguna ospatuko da, eta, bidaia bakoitza 1,5 eurotan izango da.Zaratarekiko hipersentsibilitatea dutenek edo behar bereziko haurrek ere berdin gozatzeko, hilaren 29an eta 30ean, 17:00etatik 18:30era, barraken gunea musika gabe egongo da.