Iban Urreta artista aretxabaletarra ari da Aste Zapatistaren barruan horma-irudia egiten. "Palestinan gertatzen ari den genozidioa dela-eta, Palestinako erresistentzia eta zapatistak nahastu nahi izan ditut aurtengo horma-irudian. Dagoeneko hirugarren lana da Aste Zapatistan egiten dudana. Bat, Kimu ile-apaindegiaren alboan egin nuen, beste bat orain egiten ari naizen irudiaren alboan, eta honakoa hirugarrena da".
Chico Infiernoren ordez, Orekakero
Antolatzaileek adierazi dute egubakoitzean, Txoko Feministan izango diren kontzertuetan aldaketa bat egon dela. "Chico Infierno taldea eta Bad Sound genituen antolatuta. Bad Sound talde irundarra izango da, baina, Chico Infiernoren ordez, Orekakero talde eskoriatzarra arituko da".