Aurten, 24 urte beteko ditu Eskoriatzako Aste Zapatistak, eta zapatistei laguntzen jarraitzeko eta bertako herritarrei kontzientziak pizteko egitasmoak hamaika hitzordu izango ditu beste urte batez, EskoZap-eko kideek antolatuta.
Astelehenean, hilaren 10ean, Iurre Romaratezabalak eskainitako Beste mundu bat posible da hitzaldia izango da herri eskolan, eta, horrekin batera, yoga familian egiteko aukera izano dute nahi dutenek, 18:00etan, Kontzejupen, Hazia Zentroko Anne Roesselen gidaritzapean. Ondoren piñata mexikarra jarriko dute Fernando Plazan, txikien gozamenerako.
Hilaren 11n, Besarkaden Eguna ospatuko dute, eta, 19:00etan, Oihulari Klown-en performance-az gozatu ahal izango dute herritarrek;
Eguaztenean, ekainaren 12an, berriz, Udaberri paseoa egingo dute trikitilariek lagunduta; hau da, urtero moduan, Jose Arana egoitzako egoiliarrak paseoan aterako dituzte, 17:00etan. Ondoren, Chente-rekin rantxera mexikarrak izango dira entzungai, Fernando Eskoriatza plazan.
Eguenean, ekainaren 13an, ¿Que pasa en Palestina? hitzaldia izango da Monica Leivaren eskutik, eta gazta porra ere egingo dute.
Egubakoitzean, ekainaren 14an, gaztelekuko nerabeekin tako lehiaketa egingo dute gaztetxef estiloan, eta Txoko feministan, Inkernu parean, Chico Infierno eta Bad Sound taldeen kontzertuak izango dira. Pako Ramos da Chico Infierno; Melody, Bad f-Line edo Governors bezalako taldeetan ibili ondoren 2017an bakarkako bideari ekiten dio. Bad Sound, berriz, 2003. urtean Irunen sortutako musika taldea da. Reggae, Dancehall eta Ragga estiloak biltzen dituena besteen tartean.
Zapatuan, berriz, artisau azoka eta bigarren eskuko azoka egingo da. Bazkari mexikarrak ere ez du huts egingo eta txartelak salgai jarri dituzte Inkernu, Naira, Urrestilla, O'Dogherty eta Txikibarren (Aretxabaleta). Bazkalostean, bestalde, Autore erotua saioa izango da, Eñaut Uribesalgoren eskutik, eta, gero, Abraham Arzateren eskutik, borroka librea saioa izango da. Rompe records eta Auch! ikuskizunekin, arrakasta handiko pailazoa, sortzailea, hezitzailea, zuzendaria eta interpretea da, umorezko estilo maitagarri, bakarrarekin,
Aste osoan zehar, bestalde, EZLNren 30 urteko borrokaren gaineko argazki erakusketa ere jarriko dute kultura etxean ikusgai, eta, Jose Arana zaharraren egoitza aurrean, Buztinateko lokalaren paretan Iban Urreta artistak mural berri bat egingo du astean zehar.
Honakoa da aurtengo programazioa: