Ireki dute XX. Kontzejupe pilota txapelketarako izen-ematea

Imanol Beloki Unamuno 2024ko eka. 4a, 18:05

Kontzejupe pilota txapelketako une bat.

Kontzejupe eskupilota txapelketak 20 urte beteko ditu aurten, eta, dagoeneko eman dezakete bikoteek izena, Inkernu tabernan. Txapelketa ekainaren 22an jokatuko da, Kontzejupen, 10:00etan hasita, eta 16 urtetik gorakoentzat zuzendutakoa izango da.

Azken edizioetan izandako arrakastaren ostean, urteurren borobila ere berezia izatea nahi dute antolatzaileek, Eskoriatzako Atxorrotx Kultura Elkarteko kideek. Hori horrela, izena emateko: Izen abizenak, telefonoa eta afarirako baiezkoa edo ezezkoa jarri behar dela zehaztu dute. Horrekin batera, izena emateko azken eguna ekainaren 20a da, eta parte hartuko duten bikote bakoitzeko gutxienez jokalari bat, eskoitzarra izan beharko dela azpimarratu dute. Horrekin batera, bi federatuk ezin izango dute batera jokatu, gehienez bikoteko federatu bakarra.

XX. Kontzejupe pilota txapelketako kartela, 2024.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak