Hala, elkar agurtu dira jokalariak, pilotak probatu, eta irriparreak berehala desagertu zaizkie ahotatik, partidua jokatzen hasi bezain pronto. 15:00etan hasi da txapleketa, eta pike sanoa ikusteaz batera, tanto ikaragarriak, eraman ezin diren pilotakada izugarriak, eta hala-moduz, nolabait, txapa gainera iritsi direnak ere ikusi ahal izan dituzte bertan izan direnek.