Goienakideentzako eskaintza

23. Korrikan lekukoa eraman nahi?

Goienakide 2024ko martxoaren 14a

Korrikaren 22. edizioan, David Garcia, Maria Jesus Ibabe eta Ane Irazabal Goienakideak, eta Monika Belastegi Goienako presidentea lekukoarekin, Aretxabaletan.
Aurreko edizioan egin bezala, Goienak Goienakideei eman nahi die lekukoa eramateko aukera. Martxoaren 23an, 02:35ean helduko da Korrika Eskoriatzara, eta han izango du Goienak lekukoa eramateko aukera. 

Zehazki, ibilbidearen 2241. kilometroan, GI-3310 errepideko seigarren kilometroan, Zarimutzerako bidegurutzean. Goienaren kilometroan lekukoa eraman nahi duzula? Ez galdu aukera eta parte hartu zozketan!

Eta zu oraindik ez bazara Goienakide, ezagutu hemen eskaintzen dituen abantaila guztiak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak