Duo Imperialek eman zion hasiera Eskoriatzako dantzaldien zikloari; ondoren, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga aritu ziren, batez ere, erromeria doinuak eskaintzen, eta oraingoan Javi Sound arituko da. Guztiendako saioa izango da eta sarrera doakoa da.