Kroketak egiteko erabiliko duten olioarekin, gainera, xaboia egingo dutela adierazi dute antolatzaileek, herritarren artean banatzeko.
Urtarrilaren 5ean kroketen salmenta egingo dute Fernando Eskoriatza Plazan, Eskoriatzan Feminismoa Bizirik taldeko kideek Eskoriatzako Sahauri taldearekin batera, Beheko Errota Musika Eskolari lagundu ahal izateko. Bost eurotan bost kroketa erosi ahal izango dira, 18:00etatik aurrera, eta urdaiazpikozkoak, oilaskorenak eta gaztaz egindakoak izango dira. Biltzen duten diru guztia bideratuko dute musika eskolara.
Kroketak egiteko erabiliko duten olioarekin, gainera, xaboia egingo dutela adierazi dute antolatzaileek, herritarren artean banatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.