Atxorrotx Kultura Elkartekoek eta Inkernu tabernakoek, emanaldiaren antolatzaileek azaldu dutenez balorazio ona egiten dute. "Kontzertuaren balorazio oso ona egiten dugu, eta, eskerrak eman behar gaude. Batetik, Jasan taldeari eta, bestetik, bertaratu zen jende guztiari. Jasotako dirutik 500 euro bideratuko ditugu Beheko Errota musika eskolara, abenduko zubian izan zuten lapurretaren kalteei, nolabait, aurre egiteko".