Garagardoa oinarri, dastaketa apartsua

Imanol Beloki Unamuno 2023ko abe. 15a, 16:19

rigardo (Eskoriatza) garagardotegiko kideek antolatutako garagardo dastaketa, Inkernun.

27 lagun batu ziren atzo, eguena, Inkernun, Gerrigardo (Eskoriatza) garagardotegiko kideek antolatutako garagardo dastaketan. Balorazio oso ona egin dute antolatzaileek eta bertaratutakoen feedbacka ere halakoa izan dela azaldu du Aritz Oiangurenek, Gerrigardo garagardotegiko kideak: "Giro ederra izan zen, eta ordu eta erdiko saioaren amaieran, bertaratutakoek esan ziguten urtero egin beharreko ekintza izan beharko zela…".

Bost garagardo ezberdin probatu zituzten Inkernu tabernan bertaratu zirenek, eta Bittor Barandiaranen pintxoak ere dastatzeko aukera izan zen. "Azalpen orokor bat eskaini genuen lehenengo. Garagardoren osagaiak zeintzuk diren azaltzeaz batera, malta ale batzuk eraman genituen ezberdinak probatzeko, lupuloa usaintzeko… Garagardo dastaketa praktikoa egin genuela esan dezakegu. Garagardo bakoitza azaltzeaz batera, horiek probatu genituen, eta esan beharra dago batetik bestera jateko Bittor Barandiaranek egidako pintxoak ederrak zeudela. Berak ere eman zituen pintxoen azalpenak…", adierazi du Aritz Oiangurenek, Gerrigardo garagardotegiko kideak.

Gerrigardo garagardotegiko kideak eta Bittor Barandiaran (erdian dagoena) sukaldari eskoriatzarra.

Oiangurenek gaineratu duenez, oso pozik geratu dira Gerrigardo garagardotegiko kideak antolatutakoaz, eta, ez dute baztertzen aurrerago beste dastaketa bat egitea. "Inkernu tabernari eskertu nahi diogu, Bittorri eta baita bertaratu ziren guztiei. Oso giro ederra izan zen, eta, ea beste bat antolatzeko aukera dugun. Guretzat plazer bat izan da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak