Gaba Beltzean 'Ziria ala saria!' esateko, prestaketa lehenbizi

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urr. 23a, 17:48

Gaba Beltzerako Kalabaza hustutzea egin zenekoa.

Urriaren 31n ospatuko dute  Gaba Baltza, Eskoriatzan, hala ere, zenbait egunetarako ekintzak antolatu dituzte. Aurten, gainera, adin guztietakoak batzeko eta bertako tradizioa berreskuratzeko egitaraua prestatu dute, besteak beste tailerrak, ibilbide beldurgarria, gaztaina erreak, Beldur-harrapakariak, sua eta dantza batuko dituena.

Honakoa da programazioa:

Urriak 26, eguena

  • Galleta tailerra Tortolis ludotekan. Beldurrezko irudiak dituzten galletak egingo dituzte ludotekan, eta izena eman beharko da horretarako ludotekan bertan, edo, 688 601 374 telefono zenbakira deituta. Bi txanda egongo dira: 16:45-18:00 HH-koak, eta, 18:00-19:15 LH-koak

Urriak 27, egubakoitza

  • Gaba Baltzerako arropa tailerra familian. 3 eta 12 urte arteko  haurrentzat zuzenduta dago, eta, izena bikoteka eman behar da (heldui 1 + haur 1). Gidaria: Tortolis ludoteka. Izena emateko bidea: hemen

Urriak 30, astelehena

  • Eskulanak: Gaba Baltzerako apaingarriak.  Izena emateko deitu 688 601 374 telefono zenbakira. Bi txanda egongo dira: 16:45-18:00 HH-koak, eta, 18:00-19:15 LH-koak

Urriak 31, martitzena: GABA BALTZA

  • 17:00  Ibilbide beldurgarria. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako ekintza. Herrian zehar egindako ibilbidea, istorio bati jarraiki eta hainbat froga gaindituta bete beharko dutena. .
  • 18:00 Eskea (Huhezitik plazara). 3 eta 7 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako ekintza. Ibilbidean dauden dendetan, gozokiak eskatuko dituzte haurrek, eta hauek izango dira eskean erabiliko diren esaldiak: Xanguli manduli kikirrikii, eman goxokiak gurii! eta Ziria ala saria!
  • 19:00 Ekitaldia plazan
  • 19:00etatik aurrera, plazan, norbere beldurrak idazteko edo marrazteko paperak eta boligrafoak hartu ahal izango dira.
  • 19:15 Beldur Harrapakariak, pertsonaia ilunak, baina guztion beldurrak batu eta sutan erretzeko ardura dutenak.
  • 19:30 Beldurrak Sutara eta Gaba Baltzeko dantzak (dantzen amaierako zatia herrikoia izango da eta nahi dutenek parte-hartu ahal izango dute.
  • Ondoren, Zezen-suzkoa plaza inguruan eta Jose Arana kalean ibiliko dena, rotondatik Bolibarko bidera arteko tartean.

Zezen-suzkoak su hotza erabiltzen du, baina erre dezake; horregatik, kontuz ibili behar da eta batez ere kontuz ibili behar dute haur txikiak dituzten familiek. Arropari dagokionez, komeni da kotoizko arropak, fraka luzeak, zapatilak eta burua eta eskuak estalita eramatea.

  • 19:00etatik aurrera plazan gainarreak egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak