
Ipurua taldeko Haizeder eta Nahia Arguiz ahizpek Espainiako txapelketan zilarra eskuratu dute Senior kategorian, Ourensen. Eskoriatzarrek gertuago dute datorren urtean gimnasta onenen artean, Elite kategorian, lehiatzeko ametsa: "Azaroan parte hartuko dugun txapelketan izango dugu jokoan sailkapena; asteburuan lortu dugun emaitza onari jarraipena ematen saiatuko gara", adierazi du Nahia Arguizek.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.