Energia komunitatea sortzeko aukerak aztertuko dituzte datozen hilabeteotan

Hasier Larrea 2023ko eka. 8a, 13:56
Ekainaren 5eko hitzaldia (Argazkia: Nestor Arana).

Ekainaren 5eko energiaren arazoari buruzko hitzaldira "interes handia erakutsi zuen jende ugari" azaldu zela iritzita, Jauzi Ekosozialak eta Goienerrek herrian Energia Elkartea sortzeko aukerak aztertuko dituzte, kanpoko energiarekiko dependentzia jaisteko.

Izan ere, eta hitzaldi hartan azaldu zuten moduan, "Eskoriatzak kanpoko energiarekiko duen dependentzia %98 ingurukoa da, eta pasa den neguan kanpoko energiarekiko dugun menpekotasuna eta bere prezioa hirukoiztu izanak familien ekonomian eduki duen eragina ikusi dugu".

Horren aurrean, Eskoriatzan komunitate batzuetan isolamendua edo eguzki-plakak jartzen ari dira. Eskoriatzako Jauzi Ekosozialeko kideak, bestalde, energia fakturen edo eguzki plakak komunitateetan jartzearen inguruko hitzaldiak eta aholkularitzak ematen dabiltza, eta lanketa horretan zailtasun ekonomikoak dituzten familiak ere badaudela identifikatu dute.

Arazoaren tamaina ikusita beste pausu bat emateko garaia dela deritzote: "Bestea beste, Energia Elkartea edo Komunitatea sortzeko aukerak aztertzeko prozesua herrira zabaltzen hasi gara Goienerren eskutik", azaldu du Nestor Aranak, Jauzi Ekosozialeko kideak. Azterketa hori orain hasi eta udazkena bitartean egingo dute.

Edonork prozesuan parte hartzeko edo bultzatzeko interesa baldin badu, harremanetan jartzeko posta elektronikoa zabaldu dute antolatzaileek: eskoenergia.komunitatea@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak