Eguraldi iragarpenengatik hasiera baten aurreikusita ez zegoen Potx magoaren emanaldia izan zen, besteak beste, goizean zehar.
Zapatuko egitarauan ere azpimarratzeko taldea ere lehenengo aldiz batu zen Eskoriatzako kaleetan, formatu berezian. Izan ere, Eskoriatzako Beheko Errota Musika Eskolako kideek sortutako Ad Libitium taldea, txaranga formatuan atera zen herriko kaleak girotzera. Adierazi dutenez, arrakasta izan zuten, eta, hurrengo hitzordua, Eskoriatza Kirol Elkarteraren egunean izango dute, maiatzaren 27an.