Motorrak ondo berotu arren, egitarauan aldaketak iragarri dituzte, zapatu honetan ospatuko duten Atxorrotx Kultura Elkartearen Egunerako, eguraldi txarra dagoelako iragarrita. "Puzgarriak eta talogileak ez dira batuko zapatu goizean plazan; paella-jana, kontzejupen egingo dugu, Inkernu kanpoan beharrean, eta, bazkaltzeko 110 lagun izango gara. Aurretik egitarauan ez zegoen Potx magoa, 12:00etan, izango dugu Inkernu tabernan, eta, Andoni Oilokiegi musikaria Inkernu barruan izango dugu bazkal ostean; 19:00etan, berriz, Ad Libitium-ekin txaranga izango dugu aurreikusi moduan, eta Etxeperen emanaldia, aldiz, plazan izango da karpa jarrita dagoela aprobetxatuta", adierazi dute Atxorrotx Kultura Elkarteko kideek.