Eskoriatzako Udalak webgunea berritu du

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko urtarrilaren 10a

Eskoriatzako Udalaren webguneak itxura berria du. Egunotan, Udala aldaketak egiten aritu da atari digital ikusgarriagoa egiteko eta herritarrek informazio dena eskura izan dezaten. 

Goiko menuan, atal garrantzitsuenak nabarmentzen dira, besteak beste, udalaren inguruko informazioa, zerbitzuak, edo tramiteak egiteko atala. Herritarrentzako Arreta Zerbitzu Integralean aukera ezberdinak eskaintzen dira. Agenda lehen baino askoz eskuragarriagoa da eta Zaldibar Antzokian egongo diren zine emanaldiak edo Gaztelekuan zein Ludotekan egongo diren ekintzen berri ematen da. Webgunearen amaieran, 'Eskoriatza APP' deskargatzeko aukera dago, herriko informazio guztia eskura izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak