EskoXtreme 2023ko ediziora begira dago jada

Xabier Urtzelai 2022ko urriaren 22a

Eskoriatzako mendi bizikleta martxa, EskoXtreme, egin dute gaur goizean, eta 09:00etan plazan batu diren ziklistek –300 inguru izan dira– gozatu ederra hartu dute: "Eguraldia lagun izan dugu eta jendea oso pozik geratu da, hori da antolatzaileoi esan digutena. Ea datorren urtean ere egiteko moduan gauden", adierazi dio GOIENAri Iñigo Viterik. 

"Egia esan ondo joan da dena; azken orduan markaketa batzuekin arazo txiki batzuk izan ditugu, beti gertatzen dira halakoak baina zorionez denon artean konpondu ahal izan dugu eta jendea oso pozik ibili da, oso eguraldi ona izan dugu eta jendeak gozatu egin du", adierazi dute EskoXtremeko antolaketa lanetan ibili diren lagunek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak