Euskaraldiaren hirugarren edizioaren aurkezpena egin zuten, atzo, Eskoriatzan. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskara gehiago egiteko ariketa sozialerako Hamabikoa osatu dute aurten, eta, beraiek izango dira "enbaxadore" gisa jardungo dutenak. Aurtengo edizioaren nondik-norakoak azaldu zituzten ekitaldian, eta eguna borobiltzeko, Ireneren eta Peioren emanaldi akustikoa izan zen Fernando Eskoriatza plazan.
2022 urr 15 Eskoriatza
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.