Statkraft enpresarekin bildu da Eskoriatzako Udala asteon

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko ira. 30a, 10:17
Haize errotak. Statkraft.

Udaleko ordezkarien arabera, proiektua "garrantzitsua" da energia subiranotasunerako, baina "epe luzekoa"

Statkraft enpresa norvegiarrak urratsak egiten jarraitzen du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eraiki nahi dituen parke eolikoen planei dagokienez, eta Eskoriatzako Udalarekin batu da.

Josu Ezkurdia Eskoriatzako EAJko Udal taldearen bozeramailearen arabera, Itsarazko planaren berri eman zieten Udaleko ordezkariei konpainiako kideek, baina esan du "epe luzeko" proiektua dela, ikerketak egiten eta baimenak eskuratzen dabiltzalako, besteak beste. Dena den, azaldu du parkeak izango duen tamainarengatik, Eusko Jaurlaritzak baino gehiago Espainiako Gobernuak izango duela kudeaketaren ardura, baina proiektua garrantzitsua iruditzen zaiola energia subiranotasuna erdiesteko. Izan ere, zehaztu du 117.000 etxerentzako kontsumoa bermatuko lukeela. Informazio gehiago emango dute Hirigintza batzordean, "dakitena publikoa" bada ere. Eskoriatzako EH Bilduk ere informazio hori herritar guztiekin partekatzeko eskatu du.

Aramaioko Udal Gobernua, berriz, atzo zen batzekoa osoko bilkuran, eta, lerro hauek idazteko orduan, ez zegoen berri gehiagorik.

Enpresaren informazioa

Jon Zayas enpresako proiektuen zuzendariak, ordea, informazio gehiago eman du. Haren arabera, asmoa da Aramaion zazpi haize errota jartzea eta Eskoriatzan bat. 205 metroko altuera izango lukete, eta 170 metroko diametroa. Gainera, energia kooperatiboak ezartzeko dei egingo dute, jendea entzutearekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak