"Aurten, jaietan auzoko gure adinekoak omendu nahi ditugu; bereziki, auzo langile hau lorarazten zutabe izan ziren emakumeak: batzuk bertakoak, beste batzuk Gatzagakoak edo inguruko herrietakoak, eta beste asko urrutitik etorritakoak. Garai zailetan, emakume borrokalari eta langile horiek beren familiak aurrera atera dituzte, gutxi eta gutxitan aitortutako eta eskertutako lanarekin. Horregatik guztiagatik, jai batzordetik, bai seme-alabek, bai bizilagunek, errekonozimendu txiki hau egin nahi dizuegu, hemen ez daudenak ahaztu gabe", adierazi dute San Pedro eta Intxaurtxuetako jai batzordeko kideek.
Orotariko ekintzekin hasita
Txupinazoaz gain, haurrentzako ekintzak, Irulitxa txaranga, rap saioa eta DJ Motorekin dantzaldia izango dira gaur, besteak beste. Hala ere, zapatua eta domeka hitzorduz beteta egongo dira. [Hemen egitarau osoa].