2022/09/29 19:00 - 20:00

Hitzaldiak

Ostegun bidaiak: Plata bizikletan

Ostegun bidaiak: Plata bizikletan
Zaldibar antzokian, Eskoriatza

Hizlaria: Jon Errasti Iriarte

Zilarraren Bidea (Via de la Plata) Espainiako iparraldea eta hegoaldea lotzen dituen ibilbide historiko bat da, erromatarrek Meridatik Astorgara eta handik Xixonera eraikitako galtzadatik igarotzen dena.

Ze Nezesidade taldeko kide batek aspalditik zebilkien buruan bidaia hau egiteko asmoa, baina arrazoi diferenteak direla-eta, 2021eko udaberrira arte itxaron behar izan zuen.

Horrela, bada, hiru lagun abiatu ziren 2021eko udaberrian, bizikletan, Sevillatik Xixonera bidea egiteko asmotan, baina Astorgara orduko nahikoa zutela iritzita, Leoneraino luzatu eta han amaitu zuten ibilbidea, 12 etapatan 865 km eginda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak