Areto barrura ez da jende askorik animatu; bertaratu direnek Andradek sortutako bi ipuinen kontaketa jarraitzeko aukera izan dute: Non zaz ama? eta Olatzen lagun-minak.

Plazara bai, plazara animatu da jendea, terrazan zerbait hartuz, Andoni Bengoaren musika lagun. Ordubete inguruko saioa eskaini du, bere kantuekin eta zenbait bertsiorekin.

Topaketak hirugarren saio bat ere edukiko du. Domekan izango da, Zaldibarren, 20:00etan, Jesus Perez Suso-k eta kideek El jardín de las canicas proiektua aurkeztuko dute, folk, pop eta rock estiloetako kantuak jasotzen dituena.