Beraien ostean, The Clayton taldea igo zen oholtzara, eta aramaioarrek ere emanaldi aparta eskaini zuten. Atzoko programan, Tres Kuervos taldeak ere bere lehen kontzertua eman behar zuen, baina, azken orduan ez jotzea erabaki zuten, pena handiz.
Gaur, berriz, Banana Shake, Txerrikumeak eta Azken Sustraiak musika taldeen emanaldiak izango dira Santa Marinako txosnagunean, eta Fernando Eskoriatza plazan, berriz, Lehian taldearekin dantzaldia izango da.