Hauspoa astintzeko eta larrua kolpatzeko eguna

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mai. 13a, 10:45

2012an, bailarako trikitilari eguna Eskoriatzan ospatu zeneko une bat.

2005ean egin zen lehenengoz Debagoieneko Trikitilari Eguna, eta zapatu honetan, Eskoriatzan, hamazazpigarren edizioa ospatuko da. Bederatzi trikiti eskolatako ikasleak arituko dira herriko kaleetan zehar, trikitia sustatzen eta ondo pasatzen.

12:00etan, kalejira egingo da herrian zehar, eta, kasu horretan, trikiti eskola bakoitza bere aldetik arituko da. 13:00etan, trikiti eskolen joaldia izango da, Fernando Eskoriatza plazan; eta 14:30ean, bazkaria egingo dute Manuel Muñoz kiroldegian. Guztira, 260 lagun batuko dira bazkaltzeko. Arratsaldean, kalejira erraldoia egingo dute eskola guztiek batera; eta 18:00etan, Mugi Panderoa taldearekin erromeria izango da. Egunari amaiera emateko, triki-poteoa egingo dute, 20:00etan.

Bederatzi trikiti eskola

2005ean hasi ziren jai egun hori antolatzen, eta zapatuan Eskoriatzako, Aretxabaletako, Arrasateko, Aramaioko, Oñatiko, Bergarako, Antzuolako, Elgetako, eta Soraluzeko trikiti eskoletako ikasleak batuko dira, berriz ere, trikiti eta pandero doinuak plazaratzeko. Aurten Eskoriatzan egin ostean datorren urtean Elgetan egingo denarekin bigarren bira edo zikloa itxiko dute.

Bailaran, Gatzaga da herri bakarra trikiti-eskolarik ez duena, nahiz eta duela hiruzpalau urte izan zen, eta, bailarakoa ez izan arren, 2010a ezkero Soraluzeko trikiti eskolakoek ere hartzen dute parte. Hala, guztiek batera, trikitia sustatzeko, ikasleei kalean jotzeko aukera emateko eta beste eskola batzuk egiten dutena ikasteko helburua du jaiak.

"Dozena bat ikasle ari dira Eskoriatzako trikiti eskolan" 

Adolfo Jainaga, Eskoriatzako eta Elgetako trikiti irakaslea

Eskoriatzako eta Elgetako trikiti eskolako irakasleak 28 urte beteko ditu urtarrilean Eskoriatzan eskolak ematen ari dela, eta apirilean, berriz, 31 urte bete zituen Elgetako trikiti irakasle. Biak eta bailarako trikiti eskola guztiak osasuntsu daudela dio Jainagak, eta urtez urte itxarote-zerrenda egoten dela azpimarratu du.

Trikiti eskolek zein bilakaera izan dute hasi zinenetik?

Trikiti eskolen irakaskuntza era masifikatuan 80ko hamarkada amaieran zabaldu zen, 1985-1986 inguruan. Hasierako urteetan, egun bateko loraldia izango zela pentsatzen genuen, eta gero beherakada etorriko zela, baina ez da horrela izan. Eskola gehiago ireki dira, eta geroz eta jende gehiago dago. Kopuru aldetik osasuntsu dago bailaran, eta kantitateak kalitatea ekartzen du sarritan.

Eskoriatzan zein da gaur egungo egoera?

Eskoriatzan dozena bat laguni ari naiz irakasten gaur egun, eta zenbaki polita dela esango nuke. Urte hauetan guztietan, trikiti eskoletara joateari utzi dioten ikasle asko ere badira; ikasketak egitera kanpora joan direlako izan da gehienetan. Hala ere, saiorik ez hartu arren, segitzen dute euren kabuz hainbatek

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak