Ekiola kooperatibaren gaineko xehetasunak eskainiko dituzte eguenean

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko maiatzaren 11

Ekiolako Hodei Arzak, joan den astean Arrasaten egindako aurkezpenean.

Eskoriatzarrei bideratutako hitzaldi-informatiboa egingo du Leintz Bailarako Ekiola Kooperatibak eguenean, hilaren 12an, Zaldibar Antzokian. Eguzki-parke txikien bidez familiei energia berriztagarriarekin hornitzea bilatzen du proiektuak, eta herritarrek kooperatiban parte hartzeko aukera izango dute energia sortuz, kontsumituz eta kudeatuz.

Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako udalen, Fagor Taldearen, Mondragon Taldearen, Debagoiena 2030 sarearen eta Energiaren Euskal Erakundearen babesa du Leintz Bailarako Ekiola Kooperatibak, besteak beste. Eguenean, proiektuaren inguruko azalpenak emango dituzte hainbat ordezkarik, baita herritarren zalantzak argitu ere. Hitzaldia euskaraz izango da eta itzulpen zerbitzua egongo da.

Kooperatiban izena emateko aukera egongo da saio bukaeran, eta horiek lehentasuna izango dute irail inguruan zabalduko den bazkidetza kanpainan. Era berean, argitu dute orain izena emateak ez dakarrela inongo konpromisorik, hau da, ez duela ezertara lotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak