"Programako zenbait hitzordu bertan behera uztea erabaki dugu. Momentuz, Korrika txikia ez da egingo, baina, ez dugu baztertzen datorren astean egitea. Trialsin erakustaldia eta buruhandiak ere ez dira egingo, eta egitarautik mantendu ditugun hitzorduak honakoak dira: Ainhoa eta Irene eta Txalainak (Hertzainak taldearen bertsioak) taldeen emanaldiak, kontzejupean egingo dira, aurreikusi moduan, 19:00etan hasita. Une horretan, txistorra pintxoak eta bokatak izango dira salgai. Horrekin batera, 22:00etan, Inkernu tabernako Sei urte taldearen emanaldia mantendu egingo da", adierazi dute Eskoriatzako Korrika batzordeko kideek
Honakoa izango da egitaraua:
• 10:30 Korrika Txikia. [BERTAN BEHERA]
• 13:49 Korrika ofiziala.
Lekukoa eramango dutenak:
- Arizmendi ikastola – Almen gunea
- Eskoriatzako Udala
- Olazar jubilatu elkartea
- Luis Ezeiza herri ikastetxea
- Arizmendi ikastola – Jose Arana gunea
- Huhezi
- Atxorrotx kultur elkartea
- EH Bildu
- EAJ
- Ederlan
- Axtroki Merkatari elkartea
• 17:00 Buruhandiak. [BERTAN BEHERA]
• 18:00 Trial erakustaldia, Gorosarrin. [BERTAN BEHERA]
• 19:00 Kontzertuak, plazan. (Txalainak taldea eta Ainhoa&Irene)
• 22:30 Sei Urte taldearen kontzertua, Inkernun.