Urdelardero egunean, Eskoriatzan ezaguna den kantuak honela dio: Urdelardero, urdeixa jan ta bazkaixa gero... Eta urtero, egun horretan, Fernando Eskoriatza plazan txistor-pintxoak jaten amaitzen dute egu-na ospatzen duten herriko ikastetxeetako haurrek, baina aurten, haur guztiak plazan batu beharrean, bakoitza bere ikasgeletara bueltatuko da, herrian zehar kantuan egindako ibilbidea amaitzean.
Eskoriatzako Aratusteak horrela hasten dira, eguen gizenean Urdelarderorekin. Ziria eskuan kalez kale kantuan arituko dira, beste behin, herriko ikastetxeetako haurrak, 10:30ean hasita. Aurten, baina, taldeetan banatuta bakoitzak bere ibilbidea egin, eta nor bere ikastetxera joango da ibilbidea bukatzean, Fernando Eskoriatza plazan amaitu beharrean. Arratsaldean, berriz, Patxin eta Potxin izango dira Ingurumena zaindu ikuskizuna eskaintzen, 17:00etan, Gorosarri plazan.
Musika bandaren kontzertua
Otsailaren 25ean, berriz, herriko nerabeek makillaje ikastaroa izango dute. Gaztelekuan eskainiko dute saioa, eta ordubete iraungo du, 18:00etan hasita. Hala, interesa dutenek 17:00etan eman beharko dute izena, tai-lerrean parte hartu nahi badu-te. Iluntzean, berriz, Beheko Errota musika eskolako bandako kideek Aratusteetako kontzertua eskainiko dute, 20:00etan, Zaldibar antzokian. Azken urteotan moduan, mozorrotuta irtengo dira musikariak oholtza gainera askotariko piezak eskaintzera.
Euskal dantzak eta musika
Aratuste-zapatua, aldiz, egun handia izaten da Eskoriatzan, baina aurten egitaraua murriztu egin dute antolatzaileek. Izan ere, ez da mozorro desfile lehiaketarik izango eta herri bazkaririk ere ez dute egingo. Hala ere, 12:00etan, musika eskolako dantza taldearen euskal dantzak ikusteko aukera izango da, Fernando Eskoriatza plazan, eta jarraian, 13:00etan, DJ Motok musikarekin girotuko du plaza. 18:00etan, berriz igoko da agertokira Andoni Moto DJ eskoriatzarra.
Kukumarroak arituko dira
Martxoaren 1ean, 17:00etan, kukumarroak arituko dira; eta 17:45ean, Nemux diskoteka ibiliko da Fernando Eskoriatza plaza musikaz girotzen. Aratuste-martitzenean ohikoak izaten dira ikastetxeetako haurren dantzak pilotalekuan, baina, jende pilaketak saihesteko, ez dituzte egongo.