Eskoriatzako Korrika batzordea eratzeko bilera irekia, eguaztenean, kultura etxean

Imanol Beloki Unamuno 2022ko otsailaren 8a

2019an, Eskoriatzako Korrika Batzordeko zenbait kidek bilera baten ostean ateratako talde argazkia.

Martxoaren 31n, Amurrion hasiko da aurten Korrika, eta Hitzekin lemarekin ekingo dio 22. edizioak. Apirilaren 10ean bukatuko da Donostian, eta Eskoriatzatik apirilaren 1ean, egubakoitza, pasako da eguerdi aldera. Hala, Korrikaren inguruan Eskoriatzan antolatuko diren ekintzak programatzeko eta lekukoa eramango dutenen parte-hartzea adosteko, Korrika batzordea eratuko da. Lehenengo bilera aste honetan egingo da, bihar, eguaztena, kultura etxean, 18:30ean. Bilera irekia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak